Aizarnazabalgo Udalak ireki du datorren udan herriko udalekuetan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea. "Helburua da udalekuetan parte hatzeko interesa duten umeen kopurua zehaztea, ondoren gaia aztertu ahal izateko", zehaztu du erakundeak.
Astebeteko epea izango dute gurasoek zein haurren arduradunek horiek udalekuetan apuntatzeko. Hain zuzen ere, gaurtik gaur zortzira arte, martxoaren 9a arte, eman daiteke izena. Izen emate orriak liburutegian daude.