Adiskide gaztetxeak mus txapelketa antolatu du hurrengo ostiralerako, hilak 6. 22:30ean hasiko da txapelketa, eta parte hartzaileek ordu lehenagotik eman ahal izango dute izena, bikoteko hogei euro ordainduta.
Sariei dagokienez, antolatzaileek izen emateetatik jasotzen duten diruaren erdia irabaziko du bikote irabazleak; poltsa osoaren laurdena txapeldunordearentzat izango da, eta hirugarren eta laugarren postuan geratzen direnek %15 eta %10 jasoko dituzte, hurrenez hurren.