Aizarnazabalgo Adiskide gazte elkarteak urteko batzar orokorra deitu du etzirako —ostirala—. Gaztetxean bertan elkartuko dira 18:30ean, lau puntu jorratuko dituzte guztira: elkartearen eta udalaren arteko hitzarmenaren urteko balorazioa; kideen sartu-irtenen errepasoa; jarduera ekonomikoaren errepasoa; eta kide izateko baldintzak eta kide berriak sartzeko deialdia.
Elkarteko kideak ez ezik, hara sartzeko interesa dutenak ere gonbidatu dituzte batzarrera.