Gabon eskea eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Aizarnazabalen

Ihintza Elustondo 2025eko abenduaren 24a

Eguraldiak lagundu ez badu ere, Gabon eskean atera dira hainbat herritar, eta ondoren, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso dute.

Gabon eguna da gaur, eta Aizarnazabalen ere ospakizunetan murgildu dira. Eguraldiak ez du lagundu, baina hala eta guztiz ere, Gabon eskean atera dira hainbat herritar, eta ondoren, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita ere jaso dute. Ilusioa eta poza barreiatu dira gaur Aizarnazabalgo txokoetan. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide