Euskarak bizi duen egoeraz aritu da Eneritz Albizu Aizarnazabalen

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 4a

Eneritz Albizu UEMAko teknikaria, euskarari buruzko hitzaldia eskaintzen. (Utzitakoa)

Atzo, Euskararen Egunean, Eneritz Albizu UEMAko teknikariak euskarak bizi duen egoerari buruzko hitzaldia eskaini zuen Lauburun. Gauean, berriz, Irati filma eman zuten gaztetxean.

Euskarak bizi duen egoera eta aurreikusten zaion etorkizuna izan zituen mintzagai atzo, Euskararen Egunean, Eneritz Albizu UEMAko teknikariak Aizarnazabalen. Lauburu eraikinean eskaini zuen hitzaldian, galdera bikoitza erantzun zuen Albizuk: euskarari dagokionez, non gaude eta nora goaz?

Gauean, bestalde, Irati filma eman zuten gaztetxean, 20:30ean hasita. Hainbat lagunek afaria eraman zuten, eta elkarrekin ikusi zuten Paul Urkijoren pelikula.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide