Aizarnazabalgo Errege Magoen desfilean opariak jasotzeko izena eman daiteke

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 5a

Meltxor erregea Aizarnazabalgo haur bati oparia ematen. (Intza Trula)

Azaroaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera, liburutegian. 2017. urtera artean jaiotako umeek jaso ahalko dituzte aurten Errege Magoek emandako opariak.

Gabonak ari dira pixkanaka-pixkanaka hurbiltzen, eta eskualdeko udalak eta eragileak hasita daude Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak herrietan jasotzeko prestaketa lanekin. Aizarnazabalgo herria da horietako bat; han zabalik dute Errege Magoen kabalkadan opariak jaso nahi dituzten umeentzako izen ematea.

2017. urtera artean jaiotako haurrek izango dute aurten Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen eskutik oparia jasotzeko aukera, baina, horretarako, azaroaren 14a baino lehen izena eman beharko da, liburutegian. Opariak jaso nahi dituztenek hamabi euro ordaindu beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide