'Go!azen' telesailaren denboraldi berriko lehen saioa emango dute ostiralean, Aizarnazabalen

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 4a

Telesailaren denboraldiko pertsonaiak. (Pausoka)

Lauburuko proiekzio gelan eskainiko dute telesailaren denboraldi berriko aurreneko atala, 19:30ean hasita.

ETB1eko Go!azen telesailaren 12. denboraldiaren atarian, sasoi berriko aurreneko atala emango dute ostiralean, hilak 7, Aizarnazabalgo Lauburu eraikineko proiekzio gelan (19:30). 

Hainbat istorio eta pertsonaia berrirekin hasiko du Go!azen telesailak denboraldi berria, eta ekoizleek aurreratu dutenez, "denetariko osagaiak" izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… eta noski, kantuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide