Irailaren 26tik 29era ospatu zituzten sanmigelak Aizarnazabalen, eta aste batzuk igaro ondoren, festen inguruko iritziak eta iradokizunak elkarbanatzeko bilera deitu du udalak.
Horrenbestez, bihar 19:00etan elkartuko dira, Lauburuko bilera gelan. Aizarnazabalgo Udalak dei egin dio herritar orori hitzordura bertaratzera, eta jakinarazi du bileraren osteko balorazioa Telegram bidez elkarbanatuko duela.