Kabalkada antolatzeko bilera egingo dute gaur Aizarnazabalen

Maddi Txintxurreta 2025ko urr. 29a, 08:00

Aizarnazabalgo Lauburu eraikina.

19:00etan hasiko da Errege Magoen desfilea antolatzeko bilkura, Lauburuko bilera gelan.

Gabonetako kontuak adosten hasteko garaia dela eta, Errege Magoen desfilea antolatzeko bilera deitu dute gaur arratsalderako Aizarnazabalen.

19:00etan hasiko da batzarra, Lauburuko bilera gelan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, herritar guztiek har dezakete parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide