Gau Beltza ospatzea dagoeneko ohitura bihurtu da aizarnazabaldarrentzat, eta aurten ere halaxe egingo dute. Haurrentzat, gaztetxoentzat eta helduentzat jarduerak prestatu dituzte urriaren 31rako. 16:30ean ekingo diote egitarauari txokolatea hartuz eta mozorroak prestatuz, eta iluntzean bukatuko dute beldurrak errez eta gaztainak janez. Egun horretarako antolatu dituzten jardueretan parte hartu nahi dutenek, urriaren 27rako eman beharko dute izena liburutegian.
Hona hemen egitaraua osorik:
- 16:30. Txokolate jana, mozorroak prestatzea eta aurpegiak pintatzea.
- 18:00. Gau Beltzeko ibilbidea egingo dute LHko haurrek, eta eskulan tailerra HHko haurrek.
- Ondoren, beldurren erretzea eta gaztaina jana.