Gure Plaza Txo! nerabeentzako aisialdiko egitasmoa eta eskaintza aurkezteko ikasturte honetako batzarra bihar, urriaren 1a, egingo dute Aizarnazabalen. Gipuzkoako Foru Aldundiak mila biztanletik beherako bederatzi udalerritan ematen duen zerbitzua da Gure Plaza Txo!, eta horietako bat da Aizarnazabal.
Lauburuko proiekzio gelan egingo dute biharko aurkezpena, 19:00etan hasita. DBH 1eko ikasleen gurasoei zein aisialdiko egitasmoaren berri izan nahi duten gainerako gurasoei eta herritarrei zuzendutako saioa izango da.