Hamairu sagardotegi lehiatuko dira zapatuan Aizarnazabalen jokatuko duten txapelketan

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 14a, 08:35

Altzueta sagardotegiko arduradunak, iazko txapelketako saria jasotzen. (Utzitakoa)

Sagardo Txapelketaren hamargarren edizioa jokatuko dute zapatuan Aizarnazabalen. Aurten, hamairu sagardotegik parte hartuko dute lehian. 18:00etan hasiko da txapelketa, eta sagardo desberdinak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

X. Sagardo Txapelketa antolatu dute zapaturako Aizarnazabalen. Aurtengo edizioan, hamairu sagardotegi ariko dira txapela lortzeko lehian: Aburuza, Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Añota, Bereziartua, Egi Luze, Ekain, Eula, Gaztañaga, Izeta, Petritegi eta Urdaira. Sagardotegi berdinek parte hartu zuten iazko txapelketan, eta Altzuetak irabazi zuen.

18:00etan hasiko da sagardoaren bueltako festa eta, epaimahaiko kideek ez ezik, herritarrek ere izango dute parte hartzaileen sagardoa dastatzeko aukera. Gainera, edatekoarekin batera, askotariko pintxoak dastatu ahal izango dituzte. Festa giroa borobiltzeko, gainera, musika egongo da arratsaldean zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide