Tek-Aizarnazabal energia komunitateak kide berriak hartzeko deialdia zabaldu du

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 3a, 08:35

Tek-Aizarnazabal tokiko energia komunitateak izen-ematea ireki du berriro. Interesa duten herritarrek uztailaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera eta, horretarako, formulario bat bete beharko dute.

Tek-Aizarnazabal energia komunitateak kide berriak hartzeko deialdi berri bat zabaldu du, eta interesa duten herritarrek uztailaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera. 

Aizarnazabalgo energia berriztagarrien komunitateak kudeaketa batzordea osatu du azken hilabeteetan, eta taldea zabaltzeko lanean ari da orain. Horregatik, berriz ere komunitatean parte hartzeko izen-ematea zabaldu du. Deialdi honetan izena emango duten herritarrei, gainera, ez diete ekarpen ekonomikorik eskatuko.

Energia komunitatean alta emateko, beharrezkoa izango da formulario bat betetzea eta komunitateko estatutuak onartzea. Hori egiteko, herritarrek udalera jo dezakete, edo tek@aizarnazabal.eus helbidera idatzi.

Datozen asteetan, izena emateko kanpaina martxan izango du Tek-Aizarnazabalek, eta komunitateak dakartzan eraginen eta onuren inguruko informazioa emango die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide