Ibilgailu elektrikoen kargagailua erabiltzeko ordaindu egin beharko dute Aizarnazabalen

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 2a, 10:18

Ibilgailu elektrikoentzako karga puntu bat. (Pixabay)

Aurrerantzean, kilowatt-orduko 0,39 zentimo ordaindu beharko dute herritarrek ibilgailu elektrikoak kargatzeko. Hala ere, hobariak izango dituzte.

Uztailaren 1etik aurrera, Aizarnazabalgo ibilgailu elektrikoentzako kargagailua ordainpekoa da. Kilowatt-orduko 0,39 zentimoko tarifa ordaindu beharko dute herritarrek auto elektrikoak kargatzeko; hala ere, 2026ko ibilgailuen tasetan hobariak izango dituzte karga puntua erabiltzeagatik.

Zehazki, zerga kuotan %75eko hobaria izango dute ibilgailu elektriko bateriaduna, elektriko entxufagarria eta autonomia hedatuko auto elektrikoa duten herritarrek, eta %50ekoa motor hibrido eta elektrikoa duten autoen jabeek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide