Uztailaren 10etik 13ra ospatuko ditzute San Kristobal festak Aizarnazabalgo Saiatz auzoan, eta egitarau anitza prestatu dute egun horietarako. Hilaren 12an, larunbata, egingo dute auzo afaria, eta txartelak salgai daude jadanik Uztarri jatetxean. Helduek 27 eurotan eskuratu ahal izanto dute txartela, eta 15 eurotan 14 urtetik beherako herritarrek. Uztailaren 6a izango da tiketak eskuratzeko azkenengo eguna.
Afariaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte sankristobaletako hiru egunetarako. Erromeriak izango dira protagonistarik behinenak, hiru egunetan adituko baitira trikiti doinuak Saiatzen.
Hona hemen Saiatzeko San Kristobal festetako egitaraua, osorik:
Uztailak 10, osteguna
- 12:00etan, meza auzoko ermitan.
- Jarraian, kotxeen bedeinkapena.
- Ondoren, txikiteoa, musikak alaituta.
- 17:00etan, txokolatada.
- Jarraian, ume jolasak: Kulki, baserriko herri kirolen parkea.
- 20:00etan, erromeria: Saioa eta Maddalen.
- 20:30etik aurrera, Txabolan afaltzeko bokadiloak egongo dira.
- 21:30ean, erromeria: Saioa eta Maddalen.
Uztailak 12, larunbata
- 19:00etan, txupinazioa eta kanpai hotsak.
- 20:30ean, auzo afaria Euskal Parrilarekin.
- 23:00etan, erromeri bikoitza: Laja eta Narbaiza nahiz Ansorregi eta Larrañaga.
- Goizaldera, txokolatea eta baratxuri zopa.
Uztailak 13, igandea
- 12:30ean, meza auzoko ermitan.
- 18:00etan, herri kirol jaialdia, harri festa: Jokin Eizmendi, Mikel Lopetegi Urra, Lierni Osa eta Unax Iruretagoiena Izeta VI.a
- Jarraian, erromeria: Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga.
- 21:00etatik aurrera, Txabolan afaltzeko bokadiloak egongo dira.
- 22:00etan, erromeria: Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga.
- Festei bukaera emateko, txokolatea.