Pala txapelketa mistoko finala jokatuko dute asteazkenean Aizarnazabalen

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 23a, 15:05

Gomazko pilotak frontoian.

19:00etan hasita, finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta partida horietako bikote irabazleak finalean lehiatuko dira.

Maiatzean hasita, ostiralero, pala txapelketa mistoko partidak jokatu dituzte Aizarnazabalen, eta dagoeneko amaitzear da lehiaketa. Asteazken honetan finalaurreko bi partida jokatu dituzte, eta bikote irabazleek finalean neurtuko dituzte indarrak, egunean bertan.

19:00etan jokatuko dute lehenengo finalaurreko partida; Larraitz eta Dabidek osatzen duten bikotea Ainara eta Teoren aurka lehiatuko da. Jarraian, Txato eta Janirek Artzain eta Ainhoaren kontra jokatuko dute bigarren finalaurrekoa. Bukatzeko, partida hauetako bikote irabazleek finala jokatuko dute.

Finalaurreko nahiz finaleko partidak 12 tantora jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide