Meza eta mokadutxoa, San Kristobal Txiki ospatzeko

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 12a, 11:40

Aizarnazabalgo Saiatz auzoko San Kristobal ermitan meza izan zen atzo arratsaldean, eta ondoren mokadutxo bat egiteko aukera izan zuten herritarrek.

Atzo, asteazkena, San Kristobal Txiki eguna ospatuko zuten Aizarnazabalgo Saiatz auzoan. Arratsaldean izan zituzten eguneko ohiko ospakizunak. 17:30ean, San Kristobal ermitan meza egingo zuten, eta elizkizuna bukatutakoan, mokadutxo baten bueltan elkartuko ziren herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide