Zumba eta 'crosstraining' ikastaroak eskainiko dituzte irailetik aurrera Aizarnazabalen

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 27a, 09:00

Zumba saio baten artxiboko irudia.

Astean bitan eskainiko dituzte crosstraining eskolak, eta astean behin zumba klaseak.

Ikasturte berria hastearekin batera, zumba eta crosstraining ikastaroak eskainiko dituzte Aizarnazabalen. Irailean hasiko dira crosstraining klaseak ematen, eta urrian hasiko dituzte zumba saioak.

Crosstraining eskolak astean bitan izango dira, astearteetan eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Zumba, berriz, astearteetan soilik eskainiko dute, 18:00etatik aurrera.

Ikastaro horietan izena eman nahi dutenek dagoeneko zabalik dute horretarako aukera:  crosstraining ikastaroan izena emateko 629 71 64 15 (Ruben) telefono zenbakira idatzi behar da, eta zumba ikastarorako 690 28 80 51 (Bittor) zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide