Aurten herriko udalekuetan parte hartzeko izena eman duten umeen gurasoei zuzendutako bilera egingo dute bihar arratsaldean Aizarnazabalen.
Laburu eraikineko proiekzio gelan egingo dute batzarra, 19:00etan. Ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean egingo dira udalekuak, eta horien gaineko informazioa ematea da biharko bileraren xedea.