Aizarnazabalgo Alaitsu musika eta dantza eskolak datorren ikasturterako jardueretarako izen ematea zabaldu du, eta datorren ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.
LH1etik gorakoentzako dantza eta musika ikastaroak ematen dituzte Alaitsukoek, eta Haur Hezkuntzako 2 urtetik 5 urtera artekoentzako musika tailerra ere eskaintzen dute.
Arduradunek jakinarazi dutenez, Telegram sare sozialaren bitartez zabalduko dituzte izena emateko bete beharreko galdetegia eta bestelako argibideak. Hala ere, zalantzak argitzeko edo informazioa jasotzeko honako helbide elektronikoetara idatz dezakete herritarrek: alaitsu.musikadantzaeskola@gmail.com edo liburutegia@aizarnazabal.eus.