San Kristobal Txiki eguna ospatuko dute asteazkenean Saiatzen

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 9a, 08:08

San Kristobal ermita.

Arratsaldean egingo dituzte eguneko ohiko ospakizunak: San Kristobal ermitan meza izango da 17:30ean, eta mokadutxoa egingo dute ondoren.

Etzi, asteazkenarekin, San Kristobal Txiki eguna ospatuko dute Aizarnazabalgo Saiatz auzoan. Arratsaldean izango dituzte eguneko ohiko ospakizunak. 17:30ean, San Kristobal ermitan meza egingo dute, eta elizkizuna bukatutakoan, mokadutxo baten bueltan elkartuko dira hala nahi duten herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide