Bihar egingo dituzte txirrindularitzako erlojupeko Gipuzkoako Txapelketak Aizarnazabalen, 18:00etan hasita. Gervaisen oroimenezkoa jokatuko dute elite mailakoek eta 23 urte azpikoek, eta Joxe Larrarteren oroimenezkoa junior mailako txirrindulariek.
Probek eragina izango dute trafikoan, eta jakinarazi dutenez, probak iraun bitartean Iraetatik Zumaiara bitarteko errepidea itxita egongo da eta, horrenbestez, autoek Ibañarrietatik joan beharko dute.
Lasterketak antolatzeko, bidegurutzeak zaintzeaz arduratuko diren boluntarioak behar dituztela jakinarazi du Aizarnazabalgo Udalak. Eginkizun horretan aritzeko prest dauden lagunek honako telefono zenbakietara dei dezakete: 634 95 40 86 (Mari Karmen) / 685 71 63 47 (Unai).