Adinekoen Eguna ospatu dute gaur, igandea, Aizarnazabalen, eta gaurko egunez, Eugenia Odriozola eta Juan Etxabe herritarrak omendu dituzte. 12:30erako jarri dute eguneko lehen hitzordua: meza. Elizkizuna amaitutakoan, Muniosoro erretegira joan dira parte hartzaileak bazkaltzera. Bazkalostean, berriz, festa giroko ekintzak izan dira. Batetik, bertsolariak aritu dira bertsotan, eta bestetik, dantza saioa izan da.
Eugenia Odriozola omendu duten unea. (Aizarnazabalgo Udala)