Liburutegian jaso daitezke Hernaniko Galarretan erremonte partidak ikusteko gonbidapenak

Andoni Elduaien 2025ko mai. 30a, 15:29

Javier Urriza izango da eguneko protagonistetako bat. (Oriamendi 2010)

Datorren asteartean Hernaniko Galarretan (Gipuzkoa) jokatuko dituzten binakako erremonte partidak ikusteko 50 gonbidapen ditu udalak. Partidez gozatu nahi dutenek, liburutegian jaso ditzakete sarrerak. 

Datorren asteartean, ekainak 3, 'Erremontari'-Sagardoaren Txapelketako play-off partida jokatuko dute Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan, 18:00etan hasita. Udalak azaldu duenez, doako 50 gonbidapen jarri ditu aizarnazabaldarrentzat eskuragarri Oriamendi 2010 erremonte enpresak. Partidak bertatik bertara ikusi nahi dituztenek liburutegian jaso ditzakete sarrerak.

Guztira, bi erremonte partida jokatuko dituzte Galarretan egun horretan. Lehen partidan, Urriza-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV.a ariko dira, eta bigarrenean jokatuko dute 'Erremontari'-Sagardoaren Txapelketako play-off-a. Hain justu, Ansa II.a-Zubiri eta Ezkurra II.a-Juanenea bikoteek jokatuko dute finalerdietara sartzeko lehia. Bi partidak hiru set-etara jokatuko dituzte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide