Adinekoen Eguna ospatuko dute igandean Aizarnazabalen

Andoni Elduaien 2025ko mai. 30a, 15:13

Gizon bat bastoiari heltzen. (Freepik)

12:30ean, meza egingo dute herriko parrokian, eta 14:00etan, bazkaria egingo dute, Muniosoro erretegian. Eugenia Odriozola eta Juan Etxabe herritarrak omenduko dituzte bazkarian.

Adinekoen Eguna ospatuko dute etzi, igandea, Aizarnazabalen. 12:30erako jarri dute eguneko lehen hitzordua: meza. Elizkizuna amaitutakoan, Muniosoro erretegira joango dira parte hartzaileak bazkaltzera, eta han Eugenia Odriozola eta Juan Etxabe herritarrak omenduko dituzte.

Bazkalosterako, berriz, festarako giroko ekintzak izango dira. Batetik, bertsolariak arituko dira bertsotan, eta bestetik, dantza saioa izango da. Udalak azaldu duenez, bazkaltzera joateko eta handik itzultzeko autobusak egongo dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide