Bi pertsona zauritu dira Aizarnazabalen bi autok izan duten istripuan

Andoni Elduaien 2025ko mai. 15a, 16:34

Etxabe auzoaren parean izan da ezbeharra.

15:00ak aldera jazo da istripua Aizarnazabalgo Etxabe auzoaren parean. Bi autok elkarren aurka egin dute talka, eta bi lagun zauritu dira; horietako bat Donostia ospitalera eraman dute. 

Bi lagun zauritu dira gaur, osteguna, Aizarnazabalgo Etxabe auzoan 15:00ak aldera bi autok izan duten istripuan. Zaurituetako bat gunean bertan artatu badute ere, bestea Donostia ospitalera eraman dute. 

GI-2633 errepidean jazo da ezbeharra, Iraetarako noranzkoan. Errepidea zenbait minutuz itxita egon bada ere, dagoeneko zabaldu dituzte bi noranzkoetako erreiak trafikoarentzat. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide