Tek-Aizarnazabal energia komunitatearen bazkideak bilera batera deitu dituzte, egitasmoaren hurrengo pausuak zehazteko intentzioz. Asteazkenean elkartuko dira, 19:00etan, Laburuko proiekzio gelan.
Aizarnazabalgo udalak jakinarazi duenez, aurreko bileretan parte hartzea baxua izan zen eta, horregatik, oraingo honetan bazkide guztiei idatziz gonbidatu zaie asteazkeneko hitzordura, egitasmo honek komunitatearen etorkizunerako duen garrantzia argudiatuta. Deialdia bazkideei egin dieten arren, entzuteko gogoz dauden herritarrak ere ager daitezke bilerara.