Ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean egingo dituzte udalekuak aurten Aizarnazabalen, eta parte hartu nahi dutenek aste honetan eman beharko dute izena. Udalak atzo ireki zuen izen emate epea eta ostirala, maiatzaren 2a, izango da matrikula orria aurkezteko azken eguna; liburutegian dituzte orriak, eta bete ondoren, hantxe aurkeztu behar dira.
Udalekuen hiru asteetarako zein asteka eman daiteke izena udalekuetarako. Herrian erroldatutako umeek zein herritik kanpokoek har dezakete parte Aizarnazabalgo udalekuetan, baina kanpokoek zertxo bait gehiago ordaindu beharko dute izen ematea: aste baterako izena ematen dutenen kasuan, herrikoek 50 euro eta herritik kanpokoek 55 ordaindu behar dute; eta udalekuetako hiru asteetarako izena ematen dutenei dagokienez, herrikoek 150 euro ordaindu behar dute, eta herritik kanpokoek 165.