Mugikorrak bilduko dituzte Aizarnazabalen Alboan fundazioari emateko

Maialen Etxaniz 2025eko apirilaren 11

Apirilean eta maiatzean zehar egingo dute mugikor bilketa, Aizarnazabalgo eskolako ikasleek sustatuta. 

Aizarnazabalgo eskolako ikasleek mugikor bilketa egingo dute apirilean eta maiatzean zehar; izan ere, mineralen inguruko proiektu bat egin dute, eta azken ekintza bezala, mugikor zaharren bilketa jarri dute martxan. Azaldu dutenez, haien helburua da "ahalik eta mugikor gehien" biltzea da, ondoren Alboan fundaziokoei bidaltzeko, haiek birzikla ditzaten. Era berean, beharra dutenei laguntzea dute xede. 

Honako leku hauetan jasoko dituzte mugikorrak, funtzionatzen dutenak nahiz matxuratuta daudenak: eskolan, liburutegian, Troxkan, Errekan eta Uztarrin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide