Jan Sano eta Bizi Pozik azokan parte hartu nahi dutenek eman dezakete dagoeneko izena

Julene Frantzesena 2025eko apirilaren 7a

Iazko azokako irudi bat. (Intza Trula)

Aurtengo edizioa ekainaren 7an, larunbatez, egingo dute. Azokan postua jarri nahi duten artisauek eta nekazariek alkatetza@aizarnazabal.eus helbidera mezua idatzita eman dezakete izena.

Ekainaren 7an, larunbatez, izango da aurtengo Jan Sano eta Bizi Pozik azoka, eta egitasmoan parte hartu nahi duten artisauek nahiz nekazariek dagoeneko eman dezakete izena. Izan ere, Aizarnazabalgo Udala hasi da dagoeneko eskaerak izapidetzen. Azokan postua jarri nahi dutenek alkatetza@aizarnazabal.eus helbidera mezua idatzi beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide