Logo lehiaketa jarri du martxan Basakaitz eskolako Guraso Elkarteak

Julene Frantzesena 2025ko api. 6a, 08:08

Basakaitz eskolaren ataria.

Elkarteak irudirik ez duelako jarri dute martxan lehiaketa. Herritarrek hilaren 30era bitartean aurkez ditzakete logo proposamenak.

Aizarnazabalgo Basakaitz eskolako Guraso Elkarteak logorik ez duela eta, irudia sortzeko diseinu lehiaketa antolatu du. Apirilaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek logo proposamenak basakaitz@gmail.com helbidera bidalita edo Guraso Elkarteak eskolaren sarreran duen buzoian utzita. Herritarrei lehiaketan parte hartzeko deia egin die Guraso Elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide