Pala Txapelketa Mistoa antolatzen ari dira Aizarnazabalen, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Herritarrek apirilaren 30era arteko epea izango dute horretarako, eta bikote bakoitzak bost euro ordaindu beharko du.
Maiatzeko eta ekaineko ostiraletan jokatuko dituzte partidak. Ateri baldin badago, plazan, eta euria egiten duenetan, frontoian.