Aizarnazaalgo Mikel elkartean ez da festra girorik faltako etzi, maiatzaren 4an. Musika afaria antolatu dute bertan, Hekthor Folk eta Gorka Valdes musikariekin, eta joan nahi duena garaiz dabil oraindik, gaur bertan baita txartelak erosteko azken eguna. Uztarri tabernan jarri dituzte salgai txartelak, helduenak 20 eurotan eta 12 urte artekoenak 12 eurotan.
Afaria 20:30ean hasiko da.