Aizarnazabalgo Udalak herrian euskara indartzeko ekintza plana diseinatzeko asmoa du, UEMAren laguntzarekin. Herrian euskarak duen egoera aztertzeko, ondo egindakoak egindakoak eta zer hobetuak identifikatzeko eta aurrera begirako lan ildoak zehazteko, baina, herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa dela adierazi du udalak. Herritarrek iritzia emateko inkesta bat osatu du eta hori betetzeko eskatu die Aizarnazabalgo bizilagunei.
Herritarrek beren iritzia emateko, honako loturako inkesta betetzeko eskatu diete udalak. Inkesta hori osatzea, informazioa jaso ahal izateko, "oso garrantzitsua" dela nabarmendu du erakundeak. Galdetegi hori martxoaren 12rako betetzea komeni dela zehaztu du udalak, "lanketak aurrera egin ahal izateko".