Aizarnazabalgo plaza berritzeko proiektuaren jarraipen bilera egingo dute bihar

Ane Olaizola 2025ko mar. 5a, 14:34

Aizarzabalgo plaza. (Guka)

Abenduan herritarrengandik jasotako ekarpenak eta aurrez jasotarikoak uztartu ditu Enea arkitektura estudioak, eta bihar aurkeztuko dituzte horiek jendaurrean.

Herriko plaza eraberritzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen du Aizarnazabalgo Udalak, eta erakundeak jarraipen bilera antolatu du biharko. Hain zuzen, abenduan herritarrengandik jasotako ekarpenak eta aurrez jasotarikoak uztartu ditu udalak kontratatua duen Enea arkitektura estudioak, eta bihar aurkeztuko dituzte horiek, 18:00etan, Lauburuko proiekzio gelan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide