Euskaraldia prestatzen hasteko bilera egingo dute gaur Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2025ko ots. 27a, 10:20

2025eko Euskaraldiaren hamaikako nagusia. (Euskaraldia)

Euskaraldiko teknikari bat izango da udaletxean 15:30ean egingo duten batzarrean. Elkarteak eta herritarrak deitu dituzte bilerara.

Aizarnazabalen gaur egingo dute maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldirako prestatzeko lehen bilera.

Euskaraldiko teknikari bat izango da udaletxean 15:30ean egingo duten batzarrean. "Ekitaldia antolatzeko prestaketa lanetan murgildu behar dugu, eta horretarako, elkarteen eta herritarren partaidetza beharrezkoa da", adierazi du udalak bileraren deialdian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide