Inauterian atarian, maskara tailerra egingo dute Aizarnazabalen. Otsailaren 21ean, ostiralez, egingo dute tailerra, herriko frontoi estalian. Datorren ostirala izango da tailerrerako izena emateko azken eguna; interesatuek liburutegian egin beharko dute izen-ematea.
Otsailaren 21ean adinaren arabera banatuta gauzatuko dute maskara tailerra. Aurrena, HHko eta LH6ko kideek egingo dute, 16:35etik 17:30era bitartean; gero, 17:35etik 18:35era, LH1eko eta LH2ko ikasleen txanda izango da; eta azkenik, 18:35etik 19:35era jardungo dute eskulanetan LH3ko, 4ko eta 5eko umeek.
Haur Hezkuntzako umeek guraso edo helduren batek lagunduta joan beharko dute tailerrera.