Eman daiteke izena ongizate emozionalari buruzko ikastaroan

Julene Frantzesena 2025eko otsailaren 2a

Aizarnazabalgo Udalak antolatu du ikastaroa. Sei saio eskainiko dituzte, hamabostean behin. Hilaren 17ra arte izango dute herritarrek tailerrean izena emateko aukera.

Aizarnazabalgo Udaleko Gizarte Ongizate Sailak Ongizate emozionala eta autozaintza izeneko ikastaroa antolatu du. Tailerraren barruan sei saio egingo dituzte, hamabostean behin, eta horietan parte hartu nahi dutenek hilaren 17ra arte, astelehena, izango dute izena emateko aukera, liburutegia@aizarnazabal.eus helbide elektronikora mezua idatzita ala 943-14 77 61 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide