Joan den larunbatean, abenduaren 21ean, odola 25 aldiz segidan eman duten bost aizarnazabaldarri aitortza egin zien Odol Emaileen Elkarteak, eta bakoitzari ohorezko diploma bana eman zien. Diploma jaso zuten herritarrak honakoak izan ziren: Jon Zumeta Etxabe, Trinidad Zubizarreta Jonsansoro, Aizpea Manterola Salaberria, Nerea Zabala Uranga eta Arantxa Zubizarreta Segurola.
Odol emaileen ekitaldia udaletxean egin zuten, eta Aizarnazabalgo Udalak eskertu egin zituen odol emaileak.