'Dora y la ciudad perdida' filma emango dute igandean Lauburuko zinema aretoan

Andoni Elduaien 2024ko abenduaren 6a

'Dora y la ciudad perdira' filmaren irudi bat. (Filmaffinity)

17:30ean hasiko da film emanaldia. Aretoan bertan salduko dituzte krispetak, eta ezingo da kanpotik gozokirik eraman.

Etzi, igandea, Dora y la ciudad perdida filma emango dute Aizarnazabalgo Lauburuko zinema aretoan. 17:30ean hasiko da haurrei eta nerabeei zuzendutako filma. Filma antolatu dutenek azaldutakoaren arabera, aretoan bertan krispetak salduko dituzte, eta beraz, ezingo da kanpotik gozokirik sartu Lauburura. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide