Mezarekin eta bazkariarekin ospatuko dute Adinekoen Eguna igandean Aizarnazabalen

Intza Trula 2024ko mai. 31a, 09:00

Aizarnazabalgo udaletxea. (Artxibokoa)

12:30ean izango da meza, eta 14:00etan jarri dute bazkarirako hitzordua, Muniosoro erretegian. 

Adinekoen Eguna ospatuko dute etzi, igandea, Aizarnazabalen. 12:30ean ekingo diote egunari, mezarekin, eta ondoren Muniosoro erretegira joango dira bazkaltzera –joan-etorria autobusez egingo dute–. Ospakizunen artean, Maria Josefa Aristondok eta Sebastian Peñak omenaldia jasoko dute.

Halaber, bertsolariek eta Jokin Goenaga musikariak girotuko dute eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide