Aizarnazabalgo Alaitsu musika eta dantza eskolakoek datorren ikasturterako jardueretarako izen ematea zabaldu du. LH1etik gorakoentzako dantza eta musika ikastaroak eskaintzen dituzte Alaitsukoek, eta Haur Hezkuntzako 2 urtetik 5 urtera artekoentzako musika tailerra eskaintzen dute. Horietan izena emateko epea ekainaren 10era artekoa da.
Izena emateko honako galdetegia bete behar da eta pertsonako 22 euro ordaindu beharko dira Alaitsuren kontuan, kontzeptuan izen ematea eta ikaslearen izen-abizenak jarrita. Honakoa da Alaitsuren kontu korronte zenbakia: ES65 3035 0037 43 0370056209.
Behin matrikula egindakoan atzera egiten dutenek, matrikularen ordaina galdu egingo dutela ohartarazi dute Alaitsu dantza eta musika taldekoek.
Informazioa jaso nahi duenak honako helbide elektronikora idatzi dezake: alaitsu.musikadantzaeskola@gmail.com.