Beste urte batez, antzerki topaketak ospatu dituzte zenbait eskola txikitako ikasleek eta irakasleek Aizarnazabalgo eskolan. Hain zuzen, Aizarnazabalgo, Arroako, Angiozarko (Bergara, Gipuzkoa) eta Oikiako HHko eta LHko ikasleak izan dira antzerkiak prestatu eta gaur goizean gainerakoen aurrean eskaini dituztenak. Antzerki emanaldiak ez ezik, hamaiketakoa, jolasak, bazkaria eta Zubialdera irteera ere egin dituzte.
Aizarnazabalgo haurrek egindako aurkezpenaren ostean Arroako ikasleak izan dira antzezten lehenak: Aitorren seme alabak emanaldia eskaini dute. Angiozarko ikasleen txanda izan da ondoren: Angitxiki Zirkoa emanaldiarekin girotu dute eskola. Jarraian, Koloreak antzerkia aurkeztu dute Aizarnabalgo haurrek. Azkenik, Oikiako umeek Txaturangatik xakera, Oikiatik pasata antzezlanarekin itxi dute eguna.
Antzerki topaketen helburuak "eskolen arteko harremana sendotzea eta ikasleak haien artean harremantzea" dira.
(Argazkiak: utzitakoak)