Gurrutxaga gailendu zaio Segurolari Erremontari Herriz Herri txapelketan

Ihintza Elustondo 2024ko maiatzaren 12a

Segurola eta Gurrutxaga beren bikotekideekin, atzo, Aizarnazabalen. (Oriamendi)

Txapelketako lehen bi partidak jokatu dituzte Aizarnazabalgo Atari Soro pilotalekuan. Segurolak eta Apezetxeak Gurrutxagaren eta Zaldua I.aren aurka jokatu dute, eta bigarren bikote hori nagusitu da. Ansa II.ak eta Azpirozek osatutako bikoak Ezkurra II.ak eta Barrenetxea IV.ak osatutakoaren aurka jokatu du, eta azken horiek izan dira garaile.

Erremontari Herriz Herri txapelketa abiatu zuten atzo, larunbata, Aizarnazabalgo Atari Soro pilotalekuan. 17:00etan hasita, binakako bi partida ikusteko aukera izan zuten pilotazaleek: lehen partidan, Segurola eta Gurrutxaga aizarnazabaldarrak izan ziren aurrez aurre; Segurolak Apezetxearekin osatu zuen bikoa, eta Gurrutxagak, berriz, Zaldua I.arekin. Gurrutxaga eta Zaldua I.a nagusitu ziren; 15-3 galdu zuten lehen seta, baina beste biak irabazi zituzten: 10-15 eta 7-8.

Bigarren norgehiagokan, Ansa II.ak eta Azpirozek Ezkurra II.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka jokatu zuten. Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.a nagusitu ziren; lehen seta 9-15 irabazi zuten, bigarrena 15-7 galdu, eta azkena 7-8 irabazi.

Bigarren neurketako pilotarien irudia. (Oriamendi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide