Maiatzaren 10ean bertso afaria egingo dute Mikel elkartean

Intza Trula 2024ko apirilaren 25a

Mikrofonoa.

Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolariek jardungo dute kantuan; gai jartzaile lanak, berriz, Aritz Hernandez Larrume-k egingo ditu. Sarrerak salgai daude Aizarnazabalgo Uztarri tabernan.

Adiskide Bertso Eskolak eta Aizarnazabalgo Udalak bertso afaria antolatu dute maiatzaren 10erako, Mikel elkartean. Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze izango dira bertsotan, eta Aritz Hernandez Larrume-k egingo ditu gai jartzaile lanak. Hori horrela, joan nahi dutenek sarrerak eskuragarri dituzte Aizarnazabalgo Uztarri tabernan, maiatzaren 6ra bitartean, 30 euroan. Maiatzaren 10ean, ostirala, 21:00etan izango da afaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide