Jan Sano eta Bizi Pozik azokan postua jartzeko izen ematea zabaldu dute

Intza Trula 2024ko apirilaren 10a

Iazko Jan Sano eta Bizi Pozik azoka. (Nerea Uranga)

Ekainaren 1ean egingo dute aurten Jan Sano eta Bizi Pozik azoka, lehen sektoreko bertako ekoizleen zein artisauen askotariko postuekin. Parte hartzeko asmoa dutenek maiatzaren 8ra arte izango dute izena emateko aukera.

Jan Sano eta Bizi Pozik azoka egingo dute beste urte batez Aizarnazabalen, eta postua jartzeko interesa dutenek apirilaren 8ra arte izango dute izena emateko azken eguna. Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 1ean, larunbatez, egingo dute aurten azoka. Urtero legez, azokara joaten direnek lehen sektoreko bertako ekoizleen zein artisauen produktuak erosteko aukera izango dute goiz osoan zehar.

Hala, azokan postua jarri nahi dutenek 634 95 40 86 telefono zenbakira deitu behar dute, edota alkatetza@aizarnazabal.eus helbidera mezua idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide