Urtero bezala, uztaileko lehen hiru asteetan Aizarnazabalgo udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute HH3. mailatik hasi eta LH6. mailara arteko ikasleek, eta dagoeneko zabaldu dute aurrematrikula egiteko aukera. Hain justu, Aizarnazabalgo Telegram eta Whatsapp aplikazioetara bidali duten galdetegia bete behar da aurrematrikula egiteko, eta horretarako aukera apirilaren 24ra arte egongo da zabalik.
Behin aurrematrikula eginda, aurrerago jakinaraziko dituzte matrikula ofiziala egiteko jarraibideak.