Haurren eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak hitzaldia eskainiko du Donna Apellaniz terapeuta emozionalak, apirilaren 25ean, 18:00etan, Lauburun. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruan antolatutako saioa da, haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutakoa.
Hala, interesa dutenek izena emateko aukera izango dute apirilaren 19ra arte liburutegian, liburutegia@aizarnazabal.eus helbidera idatzita edo 943-14 77 61 telefonora deituta. Doakoa izango da saioa.