Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hasi zen ostiralean, Aizarnazabalen. Hango Mikel elkartean eskaini zuten saioa txapelketan parte hartzen ari diren eskualdeko lau bertsolariek: Joanes Azpillaga eta Suhar Gesalaga azpeitiarrek, Jakes Etxeberria zarauztarrak eta Urko Arakistain zumaiarrak, eta horiekin batera izan ziren Jare Antzizar eta Kattalin Arabolaza. Bertsolariak txukun aritu ziren bertsotan, Arabolazak lortu zuen apirilaren 12an Lasturren jokatuko duten finalera zuzenean sailkatzea.
Datozen jardunaldiak, Andoainen, Legazpin eta Oiartzunen jokatuko dituzte, martxoaren 8an, 15ean eta 22an, hurrenez hurren. Azken kanporaketa horretan erabakiko da apirilaren 12ko finalean Lasturren arituko den seikoeta zein izango den. Guztira, Gipuzkoako 22 bertsolari ari dira parte hartzen txapelketaren 44. edizioan.