Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Martxoaren 8rako, zenbait ekintza antolatu dituzte Aizarnazabalen. Hain zuzen, 18:00etatik hasita, pilota partidak, emakumearen eta kirolaren inguruko dokumentalaren proiekzioa, manifestazioa eta poteo musikatua egingo dituzte herrian.
Bi pilota partida jokatuko dira guztira frontoian: lehenengoan, Ibarrolak eta Vertizek osatutako bikoteak Oskozek eta Sotilek osatutakoaren aurka jokatuko du. Bigarrengoan, berriz, Ruiz de Infantek eta Galeanok Aldaregia eta O.R. Larramendi izango dituzte aurrez aurre.